XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina guk egiaztatu dogunez, XVIII. gizaldiaren azkenetan Mendexan 12 marinel bakarrik egozan, lan egin eikean biztanlegoaren %12'5a.

Ganera, 1739ko datuen arabera, badakigu gizaldi amaieran marinel kopurua gitxituta egoana gizaldiko lehenengo herenaren aldean, orduan itsasoan marinel ebilzanak 18 ziran eta.

Antza dagoanez, Mendexak nekazaritza-abeltzantzarako joera sendoagoa eukan, itsasoko lanak Lekeitiorentzat izten ebazala (19)B.J.A.O. Auziak eta Epaiak. 22 Erreg., 162 zenb., 1739 urtea.

Baina datu honeek ofizialak dira; eurotan ekintzapide nagusia aitortzen zan, nekazari, baina Lekeitio hain hur egoteak baserrian lan gitxi egoanean arrantza ere behin behineko ekintzapidea bihurtu eitekeala pentsarazoten deusku.

Gizarteaz berba egiten dogunean itzuliko gara gehiago sakontzeko asmoagaz gai honetara.

MIGRAZINO MUGIMENDUAK

Demografiaren zati honen azterketeak zailtasun asko dakarz, Bizkaiko hiru herriok bakarrik ikertu doguzalako eta bertan bizi edo ezkontzen diranen jatorria bakarrik zehazten dalako euren iturrietan; ez da inon jasoten herritik alde egiten dabenen barri, ez zenbat diran, ez nora doazen, XX. gizaldiaren hasikerararte; beste alde batetik, esan behar da azkenengo hau dala herri honeetan lan egiteko posibilitate gehiago eskainten ebezan urigunetaruntz emigrazino gehien izan dan gizaldia.

Ondorioz, migrazino mugimenduez berba egin beharrean inmigrazino mugimenduez berba egin behar genduke, aztertzen ari garan herrietan bizi izatera datorren kanpoko jendeaz.

Halan eta guztiz ere, ez dogu ukatuko ezin daitekeala ezelako ondoriorik atara migrazino mugimenduez.

Atal honetarako ezinbesteko iturria daukagu, 1825eko Polizia Zentsoa, eta gero ezkontideen jatorria jasoten eben Parrokia Liburuetatik jadetsi ahal izan dogun zenbait datu, batez ere ohartarazleak izan diranak.

Jatorriaren argipidea ez da beti ageri liburuotan, eta honegaitik Gizaburuagakoak baino ez dodaz aurkeztuko, eta ganera XVII eta XVIII. gizaldiei buruzkoa bideratzeko bakarrik, XIX. gizaldiaren lehenengo erdirako askoz iturri hobea dan Polizia Zentsoa daukagulako.

Ezer baino lehenago esan behar dogu elizate honeetako, eta guztietako, kanpotarrak ezkontzaz etorritakoak dirala.

Ez dira, orokorrean, lanbide arrazoiakatik lekuz aldatuak.

Migrazino mota hau auzoko lurraldeetako biztanleakaz harremanetan egotearen ondorio zuzena da.

Esaterako, XVII. gizaldian Gizaburuagan ospatutako ezkontzetako ezkontideen artean Amoroto, Nabarniz, Lekeitio, Murelaga eta Mendexako pertsonak dagoz, nahiz eta oraindik edo beti ezkontideen jatorri adierazo ez edo, logikoena, oraindik gizaldi honetan ezkontzazko migrazino handirik egon ez, 6 ezkontzetan baino ez dago kanpotarren bat eta.

Honek biztanlegoaren higikortasuna nahiko eskasa zala eta isolamendua maila handietara heltzen zala pentsarazoten deusku.

XVIII. gizaldian, barriz, goraka egiten dabe, alde batetik kanpotarrak agertzen diran ezkontzak, eta bestetik ezkontza honeetako kanpotarren jatorriaren hurruntasunak.